IBAIA MOLA

Ibaia sistema konplexua eta bilakaera iraunkorrean da non osagai guztiak, bai fisikoak (morfologia eta dinamika) bai biologikoak (fauna eta flora) baita kimikoak ere(uraren kalitatea) zuzeneko harremana dute. Osagai hauetako aldaketak gainerakoen aldaketa sortuko du. Gure proposamena  jokoaren eta ikastaldiaren bitartez jardueretako saila diseinatzea da ibaiarekiko sentikortasuna eta ezaguera pizteko bere osagai desberdinetaranzko jakin-mina estimulatuz, eta inplikazio-maila eta ibaiarekiko erantzukizuna handituz.

Haurren tailerrak

Ibaiaren ezaguera era eraginkorragoan lortzen da zentzumen eta esperimentala esperientziarekin lotzen bada, eta beraz ibaiaren inguruan tailer-sail bat osagai zientifiko, ludiko eta artistikoarekin proposatzen da. Umeekin, nerabeekin eta familiekin ekiteko, jokoa, maketoa eta marrazkien bidez hiru eguneko iraupen programa bat burutu da klimaren, morfologiaren, emari eta ondasun sendoaren, landarediaren eta Urumearen faunaren ezaguerak lortzeko.

Lehenengo eguna: ibaia sistema bezala. Hidromorfología eta arro-kontzeptua.

Bigarren eguna: Hidraulika, landaredia eta fauna.

Hirugarren eguna: Urumeako arroatik ibilaldia.

Umeekin eta familiekin tailerretan hurrengo taldetan banandu ziren:

  1. Urumearen hurbil dauden ikastolako ikasleak. Donostiako Arantzazuko Ama (Martutene) ikastolako 4º eta 5º Lh-ko 25 ikasle tailerrean parte hartu zuten. Goizuetan, berriz, herri eskolako 25 ikasleak.
  2. Udalekuetan parte-hartzaileak. Donostian, Loiolako Udalekuak 25 lagun aurkeztu zuen eta Astigarragakoa 34 lagun, guztira 7 eta 10 urte bitartekoak.
  3. Familiak. Talde honetan parte-hartzaileen adina oso era askotakoa da, oso ume txikiak (2-3 urtekoak) eta 40 urteko inguru gurasoak. Donostia-n, tailer bat egin zen Montesol urbanizazioan non 20 lagun parte hartu zuten. Bestalde, Goizueta-k, Leitza-k eta Arano-k ahaleginak elkartu zituzten eta 75 pertsona bildu zituzten tailerrean.

Monitore-heziketa

Fraisoro-ko Nekazaritza-Eskolarekin akordio bati ezker Ingurumen-Hezkuntza gradu egiten duten ikasleek lantegi hauetako monitore bezala parte hartu zuten. Guztira, 7 izan ziren boluntarioak, ordaindutako praktikak burutu zituztenak. Hartarako, Paola Sangalli (SCIA SL) emanda eta Leire de Miguel eta Nuria Fernandez (IKERTZE) alde pedagogikoa zuzenduta prestakuntza ikastaroa egin zuten.

Konklusioak

Herritar txikienek hasiera batean korapilatsua irudi lezakeen programako edukiak arazorik gabe barneratu dituztela zehaztu da. Parte-hartzaileen eta tailerretako antolatzaileen aldetik jasotako feedback-a oso positiboa izan da.

Eskoletan Inguruneko Ezaguera curriculum-ean landu behar dituzten gaiak aurkezteko, sakontzeko eta indartzeko balio izan du; eta Udalekuetan eta familientzako tailerretan , giro ludiko eta askoz lasaiago ikasketarako.

Esperientziatik ateratzen dugun konklusio nagusia edukiari eta dinamikei dagokienez oso programa erakargarria dela da, bere aplikazioa oso testuinguru desberdinetan errazten duena. 

Etorkizunerako ikuspegia

Proiektuaren bokazioa Ikastoletako jarduera osagarrian eta Udalekuetan eta aisialdi zentroetan uda jardueran sortutako material guztia batzean datza.

Ibaia emojis, Paisajismo eta Bioingenieratza estudioko (Sangalli, Coronel y Asociados) Paola Sangallik zuzenduta , IKERTZE elkarteko Leire de Miguel eta Nuria Fernandez eta Fraisoro Nekazaritza-Eskolako Aitziber Garciarekin kolaborazioarekin antolatu den jarduera bat da.